Durangon eta Iurretan egin moduan, Elorrion ere udal beharginen soldatak jaistea onartu dute lege dekretua betez.
Durangon eta Iurretan egin moduan, Elorrion ere udal beharginen soldatak jaistea onartu dute lege dekretua betez.
Aho batez hartu zuten erabakia. Dekretua ekainetik aurrera aplikatzekoa denez eta urte osoko soldata kupoari eragiten dionez, %5eko jaitsiera hori proportzionalki egingo dute. Beraz, udal behargin bakoitzak irabazten duenaren arabera, jaitsierarik handienak %2,86koak izango dira eta baxuenak %0,8koak.
PSE-EEko zinegotzi Mari Carmen Munozek \"alde bozkatuz legea errespetatuko duela, baina neurria ez zaiola bat ere gustatzen\", adierazi zuen: \"Ez da eragingarria krisiari aurre egiteko. Horren ordez, iruzur fiskalaren kontra irmoago borrokatu behar litzateke\".
Niko Moreno alkatea zinegotzi sozialistak adierazitakoagaz ados agertu zen: \"Zoritxarrez behartuta gaude erreskate neurria dela dioten dekretu hau onartzera, nahiz eta ez zaigun egokia iruditzen eta ez gauden bat ere ados. Gainera, ez dute erakunde bakoitzaren egoera kontuan hartzen\".