Iker Mugarra, "San Agustinerantz" margolanagaz garaile

Anboto 2010ko aza. 15a, 12:30

XXI. Errebonbilo margo lehiaketa ospatu zen zapatuan. 600 euro jaso zituen Mugarrak.

XXI. Errebonbilo margo lehiaketa ospatu zen zapatuan. 600 euro jaso zituen Mugarrak. 27 partaide izan ziren zapatuko kaleko lehiaketa honetan, eta 25 margolan aurkeztu zituzten; haize bolada indartsuek margolan bi lurreratu eta hondatu zituzten. Lehen saria Iker Mugarrak eskuratu zuen, 600 euro poltsikoratuz. \'San Agustinerantz\' izeneko margolana aurkeztu zuen Mugarrak. Bigarren Jokin Telleria sailkatu zen \'Elizburu\' lanagaz; 400 euro jaso zituen. Hirugarren postua Carlos Baudillorentzako izan zen, \'Zumelegi parkea\' lanagaz 300 euro irabazita. Herriko saria Aiert Zubigaraik eroan zuen \'San Jose\' izeneko lana aurkeztuta. 150 euro izan ziren beretzat. Epaimahaikideak Juanjo Altuna, Jose Etxebarria, Jose Luis Martinez de Antoñana, Jesus Mari Agirre, Alex Retes eta Cristina Sierra izan ziren. Lehiaketa Iturrizoro Elkarteak antolatzen du, Elorrioko Udalaren babesagaz. Bigarren saria [img]http://www.anboto.org/images/8400/8452/1.jpg[/img] Hirugarren saria [img]http://www.anboto.org/images/8400/8452/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!