Bizkaitar gazteen sorkuntzak, 'Ertibil 2010' erakusketan bilduta, Iturri kultur etxean

Anboto 2010ko ira. 10a, 10:48

Beste 18 artistarenagaz batera, Damaris Pan Vega mallabiarraren lana dago erakusketan.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen XXVII. Ikus-Arteen Ertibil erakusketa ibiltarirako hautatutako artista bizkaitar gazteen lanak daude irailaren 19ra arte Elorrioko Iturri kultur etxean ikusgai. Beste 18 artistarenagaz batera, Damaris Pan Vega mallabiarraren lana dago erakusketan. [img]http://www.anboto.org/images/8100/8103/1.jpg[/img] Askotariko adierazpide eta euskarriak baliatuta bizkaitar gazteek Aldundiaren Ertibil diru-laguntza jaso ahal izateko ehundik gora lan aurkeztu dituzte: 124 artistak hartu dute parte Ertibil bekaren aurtengo edizioan. Datozen asteetan Elorrioko Iturrin bisitagai ditugunak, artista, historialari eta arte-kritikariek osatutako epaimahai batek haututa dituen 18 lanak dira. Besteak beste, 27 urteko Pan mallabiarraren oihal gaineko olioa dago Iturri kultur etxeko erakusketan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!