Dantza ikastaroetarako izena emateko epea zabalik

Anboto 2010ko abu. 26a, 14:59

Aurtengo nobedade nagusi legez, irailaren 20tik 24ra dantzak doan probatu ahal izango dira.

Elorrioko Udalak kurtso honetarako ere prestatu ditu dantza ikastaroak. Aurtengo nobedade nagusi legez, irailaren 20tik 24ra dantzak doan probatu ahal izango dira, aukeraketa errazteko asmoz. Irailaren 25a da izena emateko azkeneko eguna, eta kopuruaren arabera, 28an adieraziko dute ikastaroa burutuko den ala ez. Sabel dantza, sevillanak, Karibeko dantzak, areto dantzak eta koreografia modernoak izango dira aukeran. Eguazten, eguen eta zapatuetan emango dituzte ikastaroak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!