Asier Castañaresek irabazi du kartel lehiaketa

Anboto 2010ko uzt. 13a, 09:48

\'Kolore biziak\' izeneko irudian, koadrodun zapia buruan duela jaietako soinuak zabaltzen dituen lagun bat agertzen da.

\'Kolore biziak\' izeneko irudian, koadrodun zapia buruan duela jaietako soinuak zabaltzen dituen lagun bat agertzen da. Atzo, uztailak 12, eman zuen erabakia epaimahaiak. Mahai honetako kideek, berrikuntza moduan, aurretik jendearen iritzia jakiteko aukera izan dute, euren ustearen oinarrirako lagungarri. Cristina Sierra kultura zinegotzia, Javier Salaberria eta Mª Carmen Muñoz zinegotziak, Maitane Iribar udaleko berdintasun teknikaria eta Jose Ramon Lazkano eta Iñaki Larrañaga jai batzordeko kideek osatu dute epaimahaia. Horiek guztiek Lorea Litrago diseinatzaileen aholularitzapean jardun dute. Elorrioko Udalak irabazlea zoriondu du, eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman gura izan dizkie. [img]http://www.anboto.org/images/7900/7978/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!