Parapente kontzentrazioa egingo dute Elorrion

Anboto 2010ko uzt. 10a, 12:00

Parapente kontzentrazioa deitu du gaurko Elorrioko Larrano parapente taldeak. Aurten ekitaldi hori egiten duten bosgarren urtea izango da.

Parapente kontzentrazioa deitu du gaurko Elorrioko Larrano parapente taldeak. Aurten ekitaldi hori egiten duten bosgarren urtea izango da. Batzen diren guztiak Udala mendiko minetan aireratuko dira arratsaldean, eta Elorrioko zerua zeharkatuko dute. Haizea aldeko badute, denbora luzeagoan ibili ahalko dira hegaz, eta San Antonen lur hartuko dute. Haizeak behar adinako indarrez jotzen ez badu, hegaldia laburragoa izango da eta Igurian lur hartu beharko dute.

Iaz 30 bat parapentelari

Iaz 30 bat parapentelari batu ziren kontzentrazioan. Euskal Herri osotik etorri zen jendea, baita Errioxatik ere: \"Oporrak pasatzen Euskal Herrian zebilen Kataluniako parapentalariak ere gehitu zitzaizkigun\", gogoratu du Iñaki Gabiria Larrano taldeko kideak. Iluntzean, ohi legez, kontzentrazioan parte hartu dutenek eta euren lagunek elkarrekin afalduko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!