Errugbi Eguna antolatu du gaurko Elorrioko taldeak

Anboto 2010ko eka. 26a, 09:00

Joan zen asteburuan Durango izan bazen eskualdeko errugbiaren erdigune -Errugbi Tag Eguna antolatu zuen Durango Rugby Taldeak-, gaur Elorriok hartuko dio lekukoa.

Joan zen asteburuan Durango izan bazen eskualdeko errugbiaren erdigune -Errugbi Tag Eguna antolatu zuen Durango Rugby Taldeak-, gaur Elorriok hartuko dio lekukoa. Herrian errugbi zaletasuna sustatzeko asmoz, III. Rugby Eguna antolatu du Elorrioko Rugby Taldeak. 16:00etan errugbi zelaian zazpiko tag modalitatean jokatzeko aukera eskainiko dute. Txapelketa garatzen den bitartean txahala erreko dute, eta torneoa amaitzen denean, 21:00 inguruan, errugi zelaian bertan afalduko dute. Orandik txartelak erosi daitezke, Parra tabernan; egunean bertan ere bai, zelaian. Sei urtera artekoentzako doan da; 6-15 artekoentzako 7,5 euro eta handik gorakoentzako 15 euro.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!