Ekainaren 5ean, 22:30ean; eta ekainaren 6 eta 7an, 20:00etan emango dute Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzenduriko filma Elorrion. Elkar ikusi barik 50 urte eman ostean, ospitalean topo egiten dute 70 urteko Axunek eta lesbiana izaera naturaltasun osoz bizi duen Maitek. Haien istorioa da 80 egunean filmekoa.

Nerabezaroan lagun minak zirenean bezala, elkarrekin axolagabe gozatu eta dibertitzen diren emakume biren istorioa gorpuzten dute Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga aktoreek, maiatzean estreinatu zuten filmean. \"Adina, sexua, edo dena delakoaren gainetik desioak egia bihurtzeko ausardiari\" eta\"buruari ala bihotzari, zeri jaramon egin?\" zalantza unibertsalari buruzko filma osatu gura izan dute zuzendariek.
\'Hilean Behin\'-go ekainekoaEl poder de la palabra filma dakar bestalde, Hilean Behin ekimenak Elorriora: ekainaren 10ean, 19:30ean, Iturri kultur etxean emango dute 2009an Txilean ekoitziriko filmea.