Berrio-Otxoa Pilota Eskolak pilota sustatzeko ekimen interesgarria garatzen dihardu asteon. Aste osoan 17:00etatik 20:00etara, hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera eskaintzen diete herriko gaztetxoei Iturri kultur etxean.

Lehenengo euskal pilotaren erakusketa ikusten dute; han pilotalekuen eta pilotaren inguruko modalitateen bilakaera azaltzen diete. Ondoren, pilota tailerra egiten dute: pilota biguna egiteko prozesua erakusten diete eta baita takoak eskuak zelan ipintzen diren ere. Azkenik, frontoiara joaten dira eta hainbat modalitate probatzen dituzte: esku pilota, xarea, zesta…