Liga zazpigarren amaitu du Elorriok

Anboto 2010ko api. 26a, 17:25

Bera Bera B taldea ez zen aurkeztu partidura, eta ondorioz elorriarrak sailkatu dira zazpigarren postuan.

Bera Bera B taldea ez zen aurkeztu partidura, eta ondorioz elorriarrak sailkatu dira zazpigarren postuan. Neurketa zuzena zeukaten asteburuan Elorriok eta Bera Bera B taldeek. Azken hauek, baina, ez ziren agertu Elorrion, eta 7-0eko emaitza suposatzen du horrek. Ondorioz, etxekoak sailkatu dira lehian zuten zazpigarren postuan. Datozen hilabeteetan, 7ko errugbian eta hondartzako errugbian jokatuko dituzte torneo batzuk, eta ekainean antolatuko duten Errugbi Eguna prestatzen hasiko dira elorriarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!