Fernando de Vicenteren 22 serigrafia eta lau litografia Elorrioko Iturrin

Anboto 2010ko api. 18a, 12:00

Gorputz solidoen teoria eta zoriontasuna (umeentzako kontatua) da de Vicenteren serigrafia eta litografia lanak biltzen dituen erakusketaren izena.

Gorputz solidoen teoria eta zoriontasuna (umeentzako kontatua) da de Vicenteren serigrafia eta litografia lanak biltzen dituen erakusketaren izena. Artista durangarraren 26 lan dira erakusketan ikusgai ipini dituztenak, eta lanegunetan, 09:00etatik 22:00etara, eta zapatuetan, 09:30etik 13:30era, bisitagai izango ditugu. Serigrafia eta litografia inpresio tekniken bitartez landutako lanak dira erakusketarako batutakoak. Erakusketaren eskuorrian Iñaki Imaz artistak Fernando de Vicenteren lanari buruz esaten duenez, aldakorrak diren sinboloen irudiak dira koadroetakoak; begiratzen duenaren interpretazioaren araberako forma eta koloreak dira Beittu Ediciones-en sortzaile ere baden artistaren lanaren adibide direnak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!