Taldea arrasatearrak Aurrera begira diskoan bildutako punk eta oi! doinuak zuzenean entzuteko aukera da gaurko Elorrioko Gaztetxeko kontzertua.
Taldea arrasatearrak Aurrera begira diskoan bildutako punk eta oi! doinuak zuzenean entzuteko aukera da gaurko Elorrioko Gaztetxeko kontzertua.
1996an sortutako Des-kontrol taldearen musika eta berben indarra zuzenean entzutekoa da. Iazko uztail, irail eta urrian Katarain estudioan grabatutako Aurrera begira zazpigarren diskoa aurkeztuko dute bertan: soinu eta ahots indartsu eta zakarra eta erritmo biziko kantak batzen dituena.
Punkaren hasieretako erritmo eta doinuak gogora ekartzen dituzten abesti labur baina biziak, Elorrioko Gaztetxean gaur.