Kale dantzen lehiaketaren bigarren edizioa, gaur Arriolan

Anboto 2010ko ots. 20a, 10:00

Bi kategoriatan banatuta aurtengo edizioan, 15 dantza talde amateur dira Akadantz izeneko Elorrioko Arriolako lehiaketan jardungo dutenak. 18:00etan hasita, euren hirutik lau minuturako koreografiak erakutsiko dituzte dantzari taldeek.

Bi kategoriatan banatuta aurtengo edizioan, 15 dantza talde amateur dira Akadantz izeneko Elorrioko Arriolako lehiaketan jardungo dutenak. Kale-dantza gehienak batzen dituen new style kategoria izango da batetik (funky, house, jazz, urban dance, hip-hop...), eta break estiloan (locking, popping) biltzen direnak bestetik. Iazko emanalditik ikasitakotik erabaki dute lehiaketa bi sailetan banatzea, antolatzaileek esan digutenez. Break dantza eta bestelako kale kulturaren adierazpen direnak bereiztea pentsatu dute. Iazko lehenengo aldian bederatzi talde inguru lehiatu baziren, 15 dira aurten euren parte hartzea konfirmatu duten taldeak. Gehienak Euskal Herriko taldeak izango dira, antolatzaileek azaldu digutenez; hiriburuetako dantza akademietako ikasleek osatutako taldeak omen dira gehienak. Bartzelona, Zaragoza eta Salamancako parte-hartzaileek ere eman dute bigarren edizio honetan izena. Gutxienez bi eta gehienez sei lagunek osatutako taldeak izatea da antolakuntzak ipinitako baldintza nagusia. 18:00etan hasita, euren hirutik lau minuturako koreografiak erakutsiko dituzte dantzari taldeek. Dantzariek euren emanaldiak egin eta gero, epaimahaiak bere erabakia jakinarazi arte, musika izango duten entzuleek gozagarri. Sail bakoitzeko irabazle hautatzen duten taldeak 400 euro eta BreakOnStage 2010 jaialdian parte hartzeko aukera irabaziko du; bigarren sailkatuak 200 euro.

Apirilean Bilbon

Bilboko La Casillan, apirilaren 24an da Elorrioko Arriolan antolatzen duten kale dantzen nazioarteko lehiaketa. Antolatzaileek aurreratu digutenez, Danimarkako dantzari bikote biren erakustaldia izango da apirileko hitzorduan; pooping eta stop motion dantza. Bestalde, Violadores del Verso taldeko zaragozarren emanaldia gozagarri izango da 2010eko BreakOnStage jaialdiaren Bilboko La Casillako ekinaldian. I.E.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!