Gaztedi liderraren etxean 20-12 galdu du Elorriok. Hala ere, ederto jokatu zuten Dani Palaciosen mutilek eta sorpresa emateko zorian egon ziren.
Gaztedi liderraren etxean 20-12 galdu du Elorriok. Hala ere, ederto jokatu zuten Dani Palaciosen mutilek eta sorpresa emateko zorian egon ziren.
Elorriok hilabetetik gora zeraman jokatu gabe, arrazoi ezberdinengatik partidu bi bertan behera utzi behar izan ondoren. Hala ere, sasoiko itzuli dira eta lan handia eman zioten Gaztedi liderrari.
Hasierako minutuetan \"errespetu handiz zelairatu ginen, gehiegiz beharbada, eta Gaztedik zigor kolpe bat eta entsegu bat gauzatzeko baliatu zuen\", dio Dani Palaciosek. Apurka partiduari neurria hartu zioten eta Iñigo Martinezen entsegu baten bidez hurreratu egin ziren markagailuan.
Bigarren zatia hasi bezain laster Gaztedik zigor kolpe bat gauzatu zuen berriro aldea handituz. Elorriarrek ez zuten amore eman eta Danik beste entsegu bat lortu zuen eta Gorka Gerediagak ez zuen jaurtiketan hutsik egin (13-12). Elorrio ondoen ari zenean, fisikoki errendimendua jaitsi zuten eta Gaztedi berriro agintzen hasi zen, alde handituz (20-12). Emaitza horrekin amaitu zen partidua.
Orain Elorrio laugarren dago sailkapenean 20 punturekin. Gaztedik lider darrai 42 punturekin. Durango Ilarduya, berriz, azken aurreko dago sei punturekin.