Estelarrean debutatuko du ostiralean Iñaki Larrinagak

Anboto 2010eko urtarrilaren 5a

Gonzalezekin bikotea osatuz Aritz Lasa eta Fernando Goñi izango ditu aurkari

Pozik dago mutila eta ez da gutxiagorako. Ostiralean Aspegaz debutatuko du Iñaki Larrinagak; non, eta etxean, Elorrioko pilotalekuan, zaleen babesagaz; norekin, eta Sebastian Gonzalez lau t\'erdiko txapeldunarekin; nola, eta jaialdiko partidu estelarrean. Aritz Lasa eta Fernando Goñi izango ditu aurkari. Jaildiaren berri eman ziotenean, \"harridura eta poza\" eskutik etorri zitzaizkiola onartzen du: \"Debut gatxa da, exigitentea, baina benetan ilusio handia eragin didana\". Animorik ez zaio faltako elorriarrari. Lagunak, senideak eta pilotazale oro batuko da frontoian: \"Harmailetatik jasoko dudan berotasuna ahal dodan neurrian bueltzen ahaleginduko naiz\". Atarikoan Apezetxea-Urberuaga eta Cabrerizo II-Galartza VI neurtuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!