Asteburu biribila izan du Egoitz Murgoitio abadiñarrak. Larunbatean Laudioko lasterketa irabazi zuen eta domekan Elorriokoa.
Asteburu biribila izan du Egoitz Murgoitio abadiñarrak. Larunbatean Laudioko lasterketa irabazi zuen eta domekan Elorriokoa.
[imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6818/1.jpg[/imgd] Lasterketa bietan hasiera-hasieratik hartu zuen aurrea eta sasoi puntu itzelean dagoela erakutsi. Asteburuko biekin, denboraldiko seigarren garaipena lortu du Hirumet taldeko txirrindulariak. Laudion erakustaldia eman zuen: 58.51. Javier Ruiz de Larrinaga bigarren sailkatuari minutu bi pasatxoko aldea atera zion (2.05) eta Unai Yus hirugarrenari 2.14. Erlantz Uriartek eta Joseba Leónek osatu zuten lehenengo bosten zerrenda.
Elorrion ere jaun eta jabe izan genuen Murgoitio: 59.59. Joseba León bigarrenari minutu bat pasatxoko aldea atera zion (1.02). Erlantz Uriarte helmugaratu zen hirugarren eta Asier Arregui laugarren. Azpimarragarria Elorrioko Txirrindulari Elkarteko Xabier Garciak lortu zuen bosgarren postua. Bestalde, emakumeetan Ziortza Isasik kadete mailako bere lehenengo lasterketa korritu zuen Elorrion.