Gaurtik urtarrilaren 9ra arte izango da Javier de la Torre basauritarraren \'Picassoren emakumeak\' erakusketa Elorrioko Iturri kultur etxean ikusgai.
Gaurtik urtarrilaren 9ra arte izango da Javier de la Torre basauritarraren \'Picassoren emakumeak\' erakusketa Elorrioko Iturri kultur etxean ikusgai. Izan ere, Picassoren lana baita Basauriko artistaren pasio handietariko bat.
Pablo Picasso pintore malagarrak bere ibilbidean egindako emakumeen irudiak mosaien teknikaren bitartez eta formatu handiko euskarriarekin landu ditu De la Torrek. Bizkaiko beste herri batzuetan ikusgai egon ostean dator pintura erakusketa berezia Elorrioko Udalak ekarrita.