
Seiehun euroko lehenengo saria Elorrioko errekaren ikuspegi bat jasotzen duen Jose Reyes margolariaren La muralla de la guardia margoari eman diote, eta Carlos Espigaren Parraren ingurua plazaren irudiak jaso du 400 euroko bigarrena. Hirurehun euroko hirugarren saria, aldiz, Iker Mugarraren Vista aérea izenekoari eman dio epaimahaiak.
Saria jaso dutenak zein lehiaketara aurkeztutako gainerako koadroak ikusgai izango ditugu, azaroaren 28ra arte, Elorrioko Iturri kultur etxean; astean zehar 09:00etatik 22:00ak arte eta asteburuan 09:30etik 14:00ak arte zabalik daude ateak.