Lan erdietan, Zaldi Baltza indartsu

Anboto 2009ko aza. 11a, 10:28

Bizkaiko Banakako Xake Txapelketako sei jadunaldietatik hiru joan direnean, Zaldi Baltzako xakelariak lider daude lau mailatatik bitan.

Bizkaiko Banakako Xake Txapelketako sei jadunaldietatik hiru joan direnean, Zaldi Baltzako xakelariak lider daude lau mailatatik bitan.

Lehen Mailan Alberto Sardón eta Aitor Arabiotorre elorriarrak, eta, Jose Alfaro durangarrak lidertza partekatzen dute 2,5 punturekin. Laugarren beste elorriar bat dago; Karmelo Gallastegi. Asteburun elkarren kontra jokatuko dute: Arabiotorre-Alfaro eta Sardón-Gallastegi. Galtzaileek txapelketa irabazteko ia aukera guztiak galduko dituzte.

Bigarren Mailan, Gumer Moreno durangarra da liderra hiru punturekin. Puntu berak ditu Hirugarren mailako lider Lorien Barbero elorriarrak ere.

Goren Mailan, Alain Prietok hiru lehiatik bat irabazi du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!