Lehen Erregionalean amestutako estreinaldia izan du Elorriok. Eleizalden 3-1 irabazi zioten Errigoitiri eta zaleek animoso ospatu zuten taldearen estreinako garaipena. Elorriok ez du denboraldi berriko fitxaketa askorik egin: Antxon Uriarte bakarrik ekarri dute. Horrez gainera, gazteen taldetik jokalari bi igo ditu: Aritz eta Beñat. Beraz, iazko blokeak izango du maila berriari eusteko ardura.
Mailari eustea helburu duten taldeentzat garrantzitsua izaten da ondo hastea. Ligan lehenago edo geroago beti etortzen dira pattalaldiak, eta ordura arte pilatutako puntuek baldintzatzen dute bolada txarrari malgutasunez aurre egin edo beharrak estututa.
Asteburuan Urdulizen zelaian jokatuko dute. Urdulizek 0-1 irabazi zuen Atxulaurren zelaian: “Ez dugu Urdulizen gaineko datu askorik, baina Atxulaur indartsua izan ohi da etxean, eta han irabazi badute zerbaitegatik da”, dio Angel Diez berriztarren entrenatzaileak.
Bestalde, Elorrioko klubak berregituratu egin du bere organigrama. Iaz arte talde bi zituen gazte mailan; horietako bat desagertu egin da, jokalariak falta zirelako. Baina talde berri bat sortu dute nagusietan, eta talde horrek Hirugarren Erregionalean jokatuko du. Emakumeetan talde bi zeuden kadeteetan, eta bakarrak jarraituko du. Indarrak batu dituzte maila hobeko taldea osatuz.
Iurretako eta Zaldua
Zalduak eta Iurretakok etxean jokatuko dute. Lehenengo jardunaldian Zaldibarko taldeak hiru puntuak batu zituen Gazteluzarraren zelaira egindako bisitan; Iurretakok, berriz, husna berdindu zuen Lekeition.
Hain zuzen ere, Zalduak Lekeitioren kontra jokatuko du, bihar Solobarrian. Iurretakok Berriatuko hartuko du. Berriatukok 2-0 irabazi zion Zamudio Bri, eta eurak dira mailako lehenengo liderrak.