Hamalau ikuskizun dakartza Musikairek: Ara Malikian

Anboto 2009ko eka. 26a, 08:53

Ara Malikian eta beheko argazkiko 17 Hippies etorriko dira besteak beste, Elorrioko Musikairera. Argiñetan, plazan, Tola jauregian, plazako frontoian eta Lourdes ikastetxean izango diren haizetarako kontzertuez gainera, hainbat herrialdetako antzerkiak gozatzeko aukera izango da, guztira 14 ikuskizun dakartzan jaialdian.

Berlinen elkartu ziren hamahiru musikarik osatzen duten 17 Hippies taldearena da Musikairek aurten hurreratuko digun soinuetako bat.

Hamairu musikarien artean 20 instrumentu inguru jotzen dituzte 17 Hippies taldekoek. Hamalau urte Europan zehar kontzertuak eskaintzen eman dutenak uztailaren 10ean, 22:30ean izango dira plazan jotzen. Urte askotako esperientziarekin, rock, punk, pop, jazz zein musika klasikoa egiten du 17 Hippies taldeak. Munduan zehar 1.500 kontzertu eskaini eta gero datoz Elorriora.



Letra malenkoniatsuak oinarri jai giroa zabaltzen duen talde alemaniarraz gainera, munduko musiketan, Ara Malikian armeniarraren emanaldia izango da bihar, ekainaren 27an, 22:30ean aurtengo Musikaire estreinatuko duena plazan. Ingalaterratik, uztailaren 17an bere jazz doinuak zuzenekoan eskaintzera etorriko da Blue Harlem taldea, eta Madriletik datoz Mastretta taldea osatzen duten hamar musikariak.

Musikaire egitarauko talde euskaldunen artean Txuma Murugarren, Delorean, Cherry Boopers, Oreka Tx eta Gasteiz Big Band taldeak daude.

Argiñetan, plazan, Tola jauregian, plazako frontoian eta Lourdes ikastetxean, haizetarako kontzertuez gainera, hainbat herrialdetako antzerkiak gozatzeko aukera izango da, guztira 14 ikuskizun dakartzan 2009ko Musikairen. Besteak beste, uztailaren 26ko 22:30earako antolatu dute Tricicle talde kataluniarraren 100% Tricicle plazako ikuskizuna.



MUSIKAIRE EGITARAUA


• ARA MALIKIAN: Ekainaren 27an, 22:30ean, plazan
• NANDO E MAILA: Ekainaren 28an, 19:30ean, plazako frontoian
• GASTEIZ BIG BAND: Uztailaren 3an, 22:30ean, plazan
• TXUMA MURUGARREN: Uztailaren 4an, 22:30ean, Lourdes ikastetxean
• TEATRO BAMBU: Uztailaren 5ean, 19:30ean, Arriolako Ateneoan
• 17 HIPPIES: Uztailaren 10ean, 22:30ean, plazan
• OREKA TX: Uztailaren 11n, 22:30etan, plazan
• CIRCUS KLEZMER: Uztailaren 12an, 22:30ean, plazan
• BLUE HARLEM: Uztailaren 17an, 22:30ean, Tola jauregian
• MASTRETTA: Uztailaren 18an, 22:30ean, Tola jauregian
• MUMUSIC CIRCUS: Uztailaren 19an, 19:30ean, plazan
• CHERRY BOOPERS: Uztailaren 24an, 22:30ean, Argiñetan
• DELOREAN: Uztailaren 25ean, 22:30ean, Argiñetan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!