Zaldi Baltza xake taldeak antolatuta, zapatuan VIII. San Balentin Berrio-Otxoa taldekako xake azkarren lehiaketa jokatu zen Elorrion. Aurten elorriarrak nagusitu dira 43,5 punturekin, azken txandan 4-0 garaitu ondoren; bigarren Santurtzi izan da 41,5 punturekin, azken txandan hirugarren sailkatuarekin bina berdinduta.
Hirugarren Ciudad Naranco sailkatu da; asturiarrek 39,5 puntu lortu dituzte, eta puntu erdiagatik sartu dira podiumean. Laugarren postua Durangoko Larrasoloetak eskuratu du. Txapelketa parekatua izan da, azkeneko txandan hiru talde baitzeuden lehenengo postua eskuratzeko aukera berdintsuekin.