Elorriok aukera gutxi ditu Kopan aurrera egiteko

Anboto 2009ko api. 17a, 09:33

Elorrio Eskubaloi Taldeak Euskadiko Kopako lehenengo neurketa jokatuko du asteburuan, Muskizen kontra. Muskizek Elorriok baino maila bat gorago jokatzen du, eta iaz igoera fasea jokatu zuen. Talde indartsua da eta Elorriok aukera gutxi du partidua irabazteko.

Euskadiko Txapelketako finalerdiak lau multzoko (launa taldekoak) ligaxken bidez erabakiko dira. Elorriok ez du zorte handirik izan, eta multzo gogorra egokitu zaio. Bigarren partidua Kukuyagaren kantxan jokatuko dute. Horiek maila bi gorago ari dira. Beraz, elorriarrek are zailago izango dute ligaxka estreinatzeko punturik batzea. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!