Mokaua dastatzeko azken aukera

Anboto 2009ko api. 16a, 11:32

Orain urte bi euren herrian, Elorrioko Arriola aretoan, egin zuten Mokaua ikuskizunaren lehenengo emanaldia Logela Multimediako sortzaileek. Azken emanaldirako ere Arriola aukeratu dute, euren etxetzat ere badutena 2000. urtean euren ibilbideari ekin ziotenetik lagun izateagatik.

Orain urte bi euren herrian, Elorrioko Arriola aretoan, egin zuten Mokaua ikuskizunaren lehenengo emanaldia Logela Multimediako sortzaileek. Azken emanaldirako ere Arriola aukeratu dute, euren etxetzat ere badutena 2000. urtean euren ibilbideari ekin ziotenetik lagun izateagatik.



Duela bi urteko Durangoko Azokan kaleratu zuten CDa eta DVDa taularatzen eman dituzte urte bi Mokaua ikuskizunaren emanaldietan. Hiru musikariek abestiak jotzen dituzten bitartean  irudiak nahasten ditu zuzenean Imanol Garaizabal bideo-jockeyak. Ikuskizun interaktiboa osatzen dute emanaldi bakoitzean, eta musika eta irudiaren lengoaia baliatzen dute horretarako. Kontzertu soil bat baino gehiago, 11 abesti eta 5 esketx umoretsu dira Mokauaren osagarri nagusiak.

Elorrioko azken emanaldian, berezitasun eta nobedade lez, bi urtetan Mokaua eszenaratzen jardun dutenez gainera, beste musikari bat gehiago arituko da: bateria-jotzaile azpeitiar bat izango da zuzeneko musika eskaintzen.

Beste ziklo batean

Zapatuko honekin emango dute amaitutzat bi urteotan Euskal Herriko antzokietan 40 emanaldi inguru eskaintzeko aukera eman dien Mokauaren zikloa oraingoz, nahiz eta kantak konposatzen jarraitzen dutela ere aitortu diguten Logela Multimediakoek.
Zaragozako Circle of Trust taldearekin, Papiro... Flexia izeneko ikuskizuna zuzenean eskaintzen dabiltza orain: breakdance eta multimedia ikuskizuna herri eta hirietan erakusten. Bilboko Dantzaldia jaialdian aurkeztu zuten ekainean Papiro... Flexia, aurreko lanek bezala, interakzioa zutabetzat duen ikuskizuna. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!