Bihar 21:00etatik aurrera zortzi rock kontzertu egongo dira Euskal Zarata Tour biraren barruan.
Hauek dira taula gainera igoko diren taldeak: A.D., Ymotek, Titadine, Legacy Of Cain, Justa Venganza, Requiem For Belial, Fuego De Cobertura. Horiez gainera, State Murders-ek ere zuzenekoa eskainiko du talde gonbidatu moduan. Talde bakoitzak orduerdi joko du. Sarrera bost euro da.
Euskal Zarata Tour Ortuellan egongo da maiatzaren 1ean, Basaurin 16an, 23an Soraluzen, Ondarroan ekainaren 6an eta Irunen 13an. Apirilaren 14ko eta ekainaren 27ko kontzertuak non izango diren konfirmatu gabe dago oraindik.