
Musikan eskarmentu handikoak diren taldekideek iragan abuztuan grabatzea bukatu zuten diskoan jasotako kantak dira Ateneoan entzungai izango direnak. Eurek azaltzen dutenez, intuizioa oinarri hartuta sortutako kantak dira; rocka ardatz izan arren, bestelako doinuekin uztartu, eta erritmo "koloretsu eta biziak" sortu baitituzte diskorako.
Otsailaren 27 honetan Elorrioko Arriolan daukazuena, beraz, besteak beste Vulpes taldean aritu zen Mamen Rodrigoren, eta duela urte batzuk hain justu ere Ateneoko lehenengo kontzertua eskaini zuen Maria y La Plantación taldeko Urko Igartibururen azken proiektua ezagutzeko aukera bikaina da.