Ahazteko urtea eskubaloian

Anboto 2009ko ots. 27a, 09:14

Elorrio eskubaloi taldeak amaitu du liga erregularra, eta, ez dago balorazio onik egiterik: 14 partidutik 12 galdu eta bi berdindu dituzte. Ondorioz, Euskadiko Txapelketako Preferente Mailan azkenengo geratu dira.

Aipatu beharra dago azken partiduetan arazoak izan dituztela lesioekin. Esaterako, joan zen asteburuko azken partiduan zortzi jokalari bakarrik zeuden jokatzeko moduan, eta horietako bi atezainak ziren. Beraz, aldaketa bakarrarekin egin zioten aurre Jarrilleras taldeari, eta galdu egin zuten (23-30).

Aste Santua eta gero Euskadiko Kopa jokatuko dute. Preferente eta Senior A mailetako taldeak sartzen dira zozketan. Beraz, Elorriori bere mailako edo maila bat goragoko taldea egokitu dakioke. Bitartean, ligako azken laurek bigarren fasea jokatuko dute. Multzokide izango ditu Leizaran, Bera Bera eta Asador Basusta Pulpo.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!