Elorrioko Txirrindulari Elkarteak 30 urte beteko ditu aurten. Bidea luze honetan gazteengan txirrindularitza sustatzen jardun dute, ekin eta ekin, Gaursa-Renault bidelagun zutela (29 urte babesle legez). Eta lanak bere fruituak eman ditu. Esaterako, iaz Ziklo krossean Taldekako Spiuk Torneoa irabazi zuten. Hau da, eurak izan ziren denboraldiko talderik erregularrena. Errepidean ere garaipen bi lortu zituzten.
Elorrio Txirrindulari Elkarteak kadeteen mailan bakarrik du taldea. Gaztetxoekin lan egin nahi du. Aspaldi gazte mailako taldea ere bazuten, baina Ermuko talderaekin adostutako konbenio eta gero, lana banatzea erabaki zuten. Ermuak Elorriora bidaliko zituen bere kadetea eta alderantziz. “Emaitza onak “ eman dituen sistema dela adierazi du Joseba Gorostiza txirrindulari elkarteko lehendakariak.
Errepidean eta ziklo-krossean, modalitate bietan parte hartzen dute. Lehenengoan Peio Goikoetxeak lasterketa bi irabazi zituen iaz; ziklo-krossean, aipatu moduan, talderik onena izan ziren. Bizkaitik kanpora ere ibiltzen dira sarritan. Esaterako, Valladolideko Espainiako Txapelketan parte hartu dute oraintsu eta Gipuzkoan eta Araban ere izaten dituzte lasterketak, noizerik noizera.
Ziklo-krosseko denboraldia oso gogorra izan denez, datorren aste bietan atseden hartuko dute eta gero hasiko dira denboraldi berria prestatzen. Aurten iaz baino lau txirrindulari gehiago daude taldean.
Belodromoan proba eginten
Aurten baliteke modalitate berri bati ekitea: belodromoari. Entrenamenduei ekiten dietenean Berrizko belodromoa probak egingo dituzte: “Gazteak gustura badabiltza eta moldatzen badira polita izango litzateke belodroman ere korritzea. Pausu berri bat ematea litzateke. Gainera, konfiantza dut ondo moldatuko direla”, dio Gorostizak.
Aurreikuspenak betetzen badira Zallako, Trapagarango eta Berrizko belodromoetan jokatzen diren lasterketetan parte hartzeko asmoa dute.