Hilean behin, Europako dokumental bat Elorrion

Anboto 2009ko urt. 15a, 12:10

Elorrioko kultur eskaintza alternatiboa ugaritzeko helburuz ipini dute martxan Elorrion hileanbehin.doc proiektua. Europan ekoizten diren dokumentalak eskainiko dituzte horrela, Elorrioko Iturri kultur etxean urte honetako hileko azken eguenetan.

CinemaNet Europe izeneko egitasmo honen lehenengo emanaldia urtarrilaren 15ean da Elorrion; salbuespena berau, esandako moduan hileroko zine dokumentala ikusteko zita hileko lehen eguenetan izango da-eta aurrerantzean. Erresuma Batuan sortutako The English Surgeon izeneko filma izan zen, beraz, estreinakoa.

Urte honetan, beraz, aldi berean 44 hiri eta herritako hainbat zinema aretoetako pantailetan estreinatuko dira gai sozialak lantzen dituzten eta Europan ekoitziak izan diren 12 dokumentalak; tartean, Elorrion, Bartzelonan, Madrilen edo Palma hirietan ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!