Kazetariok estatistika zaleak gara. Sarritan zeruak eta lurrak mugitzen ditugu datu esanguratsu bat bilatzearren. Beharrak eragindako zaletasuna da. Kazetariarentzat orria zuri ikustea ez baita gustoso gustosoa. Hori bete egin behar da gero! Irratietan ere estatistiken aldeko joera nabari da. Onda Cero-ko futbol emankizunetan badago lagun bat estatistiketan espezialista. Galdetu Lehen Mailan zenbat gol sartu diren ipurdiarekin eta derrepentean erantzungo du. Interneten bendizioa. Baina hurrago ere baditugu adibideak. Nork eta nola ez dakit, baina Elorrio hainbeste jardunalditan golik jaso gabe zegoela ikusita, baten batek estatistika usaina hartu zion eta Internetek egin zuen gainontzekoa. Abel Resino Athletico Madrileko atezainaren marka hausteko zorian daude elorriarrak. Resinok 14 partidu eta 15.eko 15 minututan hutsean mantendu zuen atea 1991/92 denboraldian. Elorriok 13 partidu daramatza berdina egiten. Mailarik goreneko talde baten marka behereneko batek hautsi dezake. Badu bere grazia.
Asteburuko partidua, Ezkurdiren kontrako derbia, datu horren jakitun jokatu zuten. 0-4 irabazi zutenez, ez dago esaterik kotzentrazioan eragin zienik. Marka lortu dezaketela inork ez du zalantzan jartzen, nahiz datorren astean Fruiz hirugarren sailkatuak bisitatuko duen Eleizalde. Hala ere, kontuz gestionatu beharreko egoera da. Kontua ez bailitzateke marka lortuta amaituko. 15 partidu golik jaso gabe iraun duen taldeak zergatik ez ditu 20 edo 25 iraungo? Marka lortzeko desio logikoak ezin du obsesio bihurtu, bestela iparra galtzeko arriskua dago.
Nolanahi ere, jokalariek zein entrenatzaileak behin eta berriro errepikatu dute inportanteena hiru puntuak batzea zela. Hobe horrela. Hori da bidea. Izan ere, Elorriok urteak daramatza igoeratik pausu bakarrera geratuz. Beti atarian. Egia da bigarrenarekiko alde handia duela: 9 puntukoa. Hala ere, zaplastekoak hartzera ohituta dagoenak badaki mingarriak direla. Esango nuke eskarmentatuta daudela. Gainera, aurten talde indartsua dute eta ez dago aitzakiarik. Aspaldiko partez Lehen Erregionalera igo direla; horixe litzateke Elorriorentzat estatistikarik onena.
Joseba Derteano