Jokamolderik egokienaren bila

Anboto 2008ko aza. 20a, 17:58

Elorrioko Buskantzak liga hasiera ona egin du Ohorezko B Mailan. Azken urteetan beheko postuetan sufritzen ibili izan dira, eta aurten, oraingoz, lasai antzean dabiltza sailkapenaren erdi inguruan. Erosotasun horren arrazoietako bat jokatzeko sistema aldatu izana da. Baloia gehiago darabilte, eta jokaldiak landuagoak dira. Etxean emaitza oso onak eman dizkie horrek, baina kanpoan lartxo sufritu dute. Horregatik, kanpoko partiduetako jokamoldea moldatu egin dute.

areto_futbola.JPGOrokorrean aztertuta, jokamolde berria onerako izan da. Lehenengo zortzi partiduetan uzta polita batu dute, eta jaitsiera postuak zortzi puntura dituzte. Horrek lasai lan egiteko malgutasuna ematen dio taldeari.

Hala ere, datuak ikusita, argi dago jokamolde hori eraginkorragoa dela etxean kanpoan baino. Elorrion hiru partidu irabazi dituzte eta bakarra galdu; Iturriondo liderarren aurka galdu zuten. Handik kanpora, aldiz, justu kontrakoa gertatu da: hiru porrot eta garaipen bakarra. Horregatik, kanpoan zuhurrago jokatzen dute orain, ez hain oldarkor, Iñigo Astarloa taldeko jokalariak azaldu digunez: “Sistema berriak ez du uste bezain ondo funtzionatu etxetik kanpora. Beraz, moldatu egin dugu. Atzerago jokatzen dugu, defentsa lana sendotzeko asmoz”.

Ideia horrekin egingo diote aurre domekan GSI Bilboren filialari, Bilbon bertan. Iker eta Jon Izarraga lesionatuta daude eta baja dira.

Astarloa gustura dago etxean erakutsi duten mailarekin, baina oinak lurrean izan behar direla dio: “Oraindik talde indartsu bakarrak bisitatu du Elorrio: Iturriondok. Cerámicas Nogales eta Laskorain moduko taldeen aurka neurtu ondoren jakingo dugu zein den taldearen benetako ahalmena”.

Sasikoa, espero legez

Sasikoak igoera du helburu eta bide onetik doaz. Joan zen astean Iturriondoren zelaian izandako porrota lehenbailehen ahaztu beharra dago. Denboraldiko lehen porrota jasan zuten, baina liderraren aurka eta euren etxean.

Sasikoa sailkapenean ondo kokatuta dago. Laugarrenak dira, baina bigarrenarekin 17 puntura berdinduta. Lehiakortasuna itzela da maila horretan, eta ez dago partidu bakar batean ere despistatzerik. Hori horrela, etzi ezin dute hutsik egin etxean, Orioren aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!