Txarto hasi arren, mailaz igotzea dute helburu

Anboto 2008ko aza. 14a, 20:14

Elorrioko Eskubaloi Taldeak espero baino ahulago hasi du denboraldia. Iaz maila galduta, aurten igoera dute helburu, baina ligako lehen bi neurketak galdu egin dituzte; Zumaiaren kontra estreinakoan eta Oñatiren zelaian joan zen asteburuan. Domekan eta etxean, Bera Bera jasoko dute. Arerio zaila da. Bera Berak talde indartsua izan ohi du. Hala ere, markatutako helburuak lortzeko, elorriarrek garaipenak batzen hasi behar dute.

eskubaloia.jpgGaldutako partidu bietatik bat, gutxienez, irabaztea espero zuten: “Oñati gurekin batera jaitsi zen iaz, eta irabazteko partidua zela uste dugu”, azaldu du Ainhoa Apaolaza jokalariak: “Zumaiarrek ere ez dut uste irabaztea espero zutenik, partidu bukaeran garaipena txanpainarekin ospatu zuten-eta”.

Etziko neurketa 12:00etan hasiko da Elorrioko kiroldegian. Taldea hamaika jokalarik bakarrik osatzen dute. Horien artean aurkitu behar du Kepa Muñozek garaipenerako giltza. Iaz 14 jokalari zeuden, baina bik eskubaloia utzi dute eta hirugarrena bi maila gorago dagoen talde batera joan da. Baliteke laster taldera hamabigarren jokalari bat biltzea, baina ez da guztiz segurua. Izan ere, “lana zein ikasketak entrenamenduekin eta partiduekin bateratzea, batzuetan, gatxa izaten da”, Ainhoa Apaolaza jokalariaren esanetan.

Entrenatzailearekin gustura

Orain urte bi arte Elorrioko Eskubaloi Taldeak ez zuen entrenatzailerik. Eurek euretara entrenatzen zuten. Iaz, Kepa Muñoz hasi zen taldea gidatzen.

Muñoz Gasteiztik etortzen da entrenamendua dagoen guztietan. Aurten bigarren denboraldia du Elorrion, eta emakumeak oso gustura daude berarekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!