Alberto Iñurrategik hitzaldia eskainiko du Elorrion, eguaztenean

Anboto 2008ko aza. 3a, 08:48

Erdella Mendizale Taldeak ekitaldi sorta antolatu du azaroaren 3tik 9ra izango den Mendi Astean. Gaur astelehena, Juanra Madariagak eta Jordi Estanyolek ‘Everest lurraren ama’ hitzaldiarekin zabalduko dute egitaraua. Alberto Iñurrategik ‘Begiz begi’ izeneko berbaldia eskainiko du eguaztenean, 19:30ean, Arriolan.

Erdella Mendizale Taldeak ekitaldi sorta antolatu du azaroaren 3tik 9ra izango den Mendi Astean. Esaterako, Alberto Iñurrategik ‘Begiz begi’ izeneko hitzaldia eskainiko du eguaztenean, 19:30ean, Arriolan.

Gainontzeko berbaldi guztiak Euskadiko Kutxan izango dira, 19:30ean hasita. Gaur astelehena, Juanra Madariagak eta Jordi Estanyolek ‘Everest lurraren ama’ dela defendatuko dute. Martitzenean Jon Iriartek eta Alfonso Marinek ‘Cordillera blanca’ izeneko hitzaldia eskainiko dute. Eguenean Panpi Olaizolak gure mendietako harrizko aztarnen gainean jardungo du. Barikuan, azkenik, Erdellak urteko ekitaldiak izango ditu hizpide.

Hitzaldiez gainera, filatelia erakusketa eta merkatua ere izango dira. Bestalde, hilaren 15ean urteko batzarra izango du Erdellak, Euskadiko Kutxan, 16:30etatik aurrera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!