Errenkadan bosgarren garaipena bilatuko du Elorriok bihar, derbian

Anboto 2008ko urr. 31a, 14:10

Bihar Elorriok eta Abadiñok derbi interesgarria jokatuko dute Eleizalden. Elorriok orain arteko lau partiduak irabazi ditu eta etxean jokatzen duela kontuan hartuta faboritotzat jo daiteke. Hala ere, abadiñarrak bolada onean daudela erakutsi dute.

 Bigarren Erregionalean sasoirik onenean dauden taldeak dira Elorrio eta Abadiño. Elorriarren datuak ezinhobeak dira. Orain arte jokoan izan diren puntu guztiak batu dituzte eta sendotasun itxura eman dute. Hamaika gol ekin hirugarren talderik golegileena dira. Hala ere, benetan adierazgarria den datua beste bat da: oraindik ez dute golik jaso.

Kontuz Abadiñorekin

Dena dela, Abadiño orain arte lehiatu direnen artetik errespetu gehien sartzen duen taldea da. Joan zen asteburuan, 6-1 egurtu zuten Amorebieta. Lehen minututik azkenengo minutura gol gosez aritu ziren, aurkariari erreakzionatzeko aukerarik eman gabe.

Sartutako gol sorta horrekin multzoko talderik golegileena bihurtu dira: 13 sartu dituzte.  Gainera, derbia Abadiñok irabaziko balu, puntuetara berdinduta geratuko lirateke talde biek. Berdinketa batek Fruizi lider jartzeko aukera irekiko lioke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!