Tunnel 483, zuzenean

Anboto 2008ko urr. 30a, 11:30

Uztailean Berrizko Estoldetan estudioan grabatutako diskoa aurkeztuko dute bihar, zapatuan, azaroaren 1ean, 23:30ean Ateneoan: The End is Nigh (amaiera hurbil dago) izenekoa.

Uztailean  Berrizko Estoldetan estudioan grabatutako diskoa aurkeztuko dute bihar, zapatuan, azaroaren 1ean, 23:30ean Ateneoan: The End is Nigh (amaiera hurbil dago) izenekoa. Zazpi abesti eta Inhale artista ondarrutarrak egindako nahasketa bi biltzen dituen diskoa da udan kaleratu eta kontzertuetan 5 euroan saltzen dutena; mifune483@hotmail.com helbidean ere eskatu daiteke.



Diskoan jasotako kantak ez ezik, gustuko dituzteen taldeen bertsioak ere egingo dituzte biharko Ateneoko kontzertuan; The Doors, Mano Negra, Queens Of The Stone Age, Corrosion of Conformity edo Sufjan Stevens bezalakoenak, esate baterako.

Durango eta Ondarroako taldekideak batuta sortutako taldea da Tunnel 483, eta gaur egun taldea osatzen duten lagunek elkarrekin urte bi eginda eman zuten uztailean grabaziorako pausoa.

Hasieran formatu akustikoan hasi zirela abestiak diote, eta taldea handituz joan ahala –hasierako bi gitarrei bateria eta kontrabaxua gehituta–  soinua apur bat “gogortu” egin dutela. Hala ere, oinarri akustiko hori mantentzen dute abesti guztietan. Euren berbetan, “musika iluna eta psikotropikoa, trankila, lasai entzuteko moduakoa” egiten omen dute Tunnel 483koek. Umoretsu diote, “dutxan ipini eta Tom Jones-enak egiteko aproposa” dela euren musika. Dutxako uretan barik, Elorrioko Ateneoan entzutekoa da gonbita. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!