Noiz hasi zinen jabalina jaurtiketa praktikatzen?
Aspaldi; soldaduska sasoian, Burgosen. Modalitate askotako txapelketak antolatu zituzten behin. Seitik bost neuk irabazi nituen; tartean zegoen jabalina jaurtiketa. Goikoek galdetu zidaten ea zer prestakuntza egin nuen, eta nik ezelakorik ez nuela egin esan nien: nire berezko kualitateak zirela. Harrituta geratu ziren. Hango talde batera apuntatu ninduten, eta bestelako lanetatik eta eginbeharretatik libratu. Zorte itzela eduki nuen, inoiz izan ditudan oporrik luzeenak izan ziren niretzako. Gainera, Madrilera eraman nahi ninduten ikasketak ordainduta, baina, hemen lanean nenbilenez ez nintzen joan.
Damutu izan zara inoiz Madrilera joan ez izanaz?
Ez naiz damutzen, baina kuriositate itzela geratu zait. Errendimendu altuko kirol azpiegiturak ziren, eta dena ordaintzeko prest zeuden. Hara joan banintz zer pasatuko ote zen galdetu izan diot neure buruari. Baina erabakia argi neukan. Lanean gustura nengoen, postu onean eta ondo kontsideratuta. Beste kontu bat izango zen, esaterako, lanean deseroso edo txarto egon banintz.
Kontuak kontu, jabalina praktikatzen jarraitu zenuen.
Ia 60 metrora jaurtitzea lortu nuen. Bizkaiko txapelduna ere izana naiz; orain egiten ez den Kantabriar Jokoetakoa ere bai. 35 bat urterekin utzi nion jabalina jaurtitzeari.
Berriro hasi zinen orain 13 urte.
Nik ez nekien beteranoen mailarik existitzen zenik ere. Bidezabal atletismo taldeko Jose Luis Romeroren bitartez jakin nuen, eta temoso jarri zitzaidan bueltatu egin behar nuela esan eta esan. Nik ez neukan argi. Baina behin esan zidan: “Mendi Buffalora goaz, bazatoz?”. Aukera ona zen eta animatu egin nintzen.
Mundua ezagutzeko modu ona ematen du.
Ona, oso ona. Australian eta Hegoafrikan izan naz; Europan toki askotan. Jente eta kultura asko ezagutzen dira. Ingeles gehitxoago jakingo banu…
Gogor entrenatzen duzu?
Ez jendeak pentsatzen duen beste. Beste atletei ez dudala pisurik egiten esaten diedanean, “Ez dut sinesten” erantzuten didate. Beraiek gimnasia gogorra egiten dute. Nik daukadana da beti zer edo zertan nabilela; basoan dela, etxean dela. Forma fisikoari eusteko modu ona da.
Martxoan Munduko Txapelketan parte hartu zenuen, Frantzian.
Urrea irabazterik ez nuen itxaroten inondik inora. Elurra zen eta txapelketa hiru ordu atzeratu zuten. Geu ibili ginen elurra garbitzen. Elurragaz marka ona egitea ez da normala, baina jaurtiketa onak irten zidan.
Urrea irabazita, maila oso altu utzi zenuen.
Egia da. Eslovenian jokatutako Europako Txapelketan parte hartu nuenean bosgarren geratu nintzen, eta ez nuen hainbesterako lorpentzat jo, berez badenean. Urrea lortu aurretik pozez saltoka ospatuko nuen. Baina maila altu ipinita neukanez…
Diru-laguntzarik jasoten duzue?
Eusko Jaurlaritzak ez digu bat ere laguntzen. Lehen bidaiaren kostuaren %80 ordaintzen zuten; orain ezer ere ez. Beste denentzako dute eta guretzako ez. Ez zait justua iruditzen. Aldundian ere saiatu ginen, baina alperrik.