Elorrioko XIII. Bira dago domekan

Anboto 2008ko ira. 26a, 10:00

Elorrioko auzoak eta herria inguratzen dituen mendiak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Erdella mendizale elkarteak domekarako. Aurtengoa XIII. aldia izango da. Izena egunean bertan emon leiteke, goizeko 6:30etik 7:30era, Elorrioko plazan. Hantxe hasiko da ibilbidea ere.

Ibilaldia 31 kilometrokoa da. Gehienez, zortzi orduko ibilaldia izango da eta, gutxienez, bost ordu eta erdikoa. Ibilbidean zehar jan-edateko postuak jarriko dituzte. Amaieran, nahi duenak dutxatzeko aukera izango du.

Aurten 50. urteurrena ospatzen ari direnez, ibilbidean aldaketa txiki bat egin dute. Udalatxeko hiru tontorrak igoko dituzte eta, gainera, ibilaldi laburrago  bat ere prestatu dute, hiru-lau ordukoa, mendian ibiltzera hain ohituta ez daudenak ere animatu daitezen.

Ibilbide luzean (7:30ean hasita) Memaia, Udalatx, Intxorta, Erdella, San Lorentzo eta Aramiño gainak igaroko dituzte. Laburrean (9:00etan hasiko da) Nebera, Memaia, Besaideko bidea eta Kanpazar inguruetatik ibiliko dira. Ibilaldi laburra egiteko izena eman nahi duenak, ibilaldiaren egunean bertan izango du aukera, 8:30etik aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!