Parapentezaleen topaketa Elorrion

Anboto 2008ko uzt. 4a, 10:25

Uztailaren 5ean parapente topaketa egingo dute, Udalatxeko meatzeetatik irtenda

40 lagun parapentean aterako dira, eguerditik aurrera, Udalatxetik. Larrano parapente taldeak antolatu du irteera, eta Durangaldeko eta inguruetako zaleak bateratzea nahi dute. Talde bezala, Euskal Herrian eta Espainian antolatzen diren txapelketetara eta kontzentrazioetara joaten dira.
Eguraldiaren menpe daude irtetzen diren bakoitzean, eta oraingoan ere hala izango da; euria eta haize bolada handiak izanez gero, zaila izaten delako hegaldi oparoak lortzea. 1996 urtean sortu zuten Larrano parapente elkartea .

Kirol mota honetan jarduteko beharra somatu zuten , batez ere, ordura arte Bizkaiko beste talde batekin federatzen zirelako eta urruntasunak administrazio arloko hainbat arazo ekartzen zizkielako. Zapatuan Udalatxeko minetatik irtengo dira, beraz, parapenteak, eta hegaldiaren lur hartzea Iguria eta San Anton auzoetan da izatekoa. K.C.

"Atzeratu egin da azkenean parapente eguna, eguraldi txarra espero dalako".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!