Debut paregabea egin du Ibai Zabalak

Anboto 2008ko mai. 28a, 14:39

Txapela jantzita bukatu zuen Ibai Zabala berriztarrak bere debuteko partida. Izan be, 22-8 irabazi zieten berak eta Pablo Berasaluze herrikideak Agirre eta Izari. Elorrioko Hilario Azkarate pilotalekua izan zen Zabalaren debutaren eszenatokia eta jende andana gerturatu zen gaztearen estreinaldia ikustera.

Txapela jantzita bukatu zuen Ibai Zabala berriztarrak bere debuteko partida. Izan be, 22-8 irabazi zieten berak eta Pablo Berasaluze herrikideak Agirre eta Izari. Elorrioko Hilario Azkarate pilotalekua izan zen Zabalaren debutaren eszenatokia eta jende andana gerturatu zen gaztearen estreinaldia ikustera.

Kantxaratu bezain laster, familiartekoek eta lagunek pankarta erraldoi bat eskegi zuten harmailetan, “Aupa Zabala, eutsi goiari!”zioena. Bere aldeko oihuak ere entzun ahal izan ziren partida hasi baino lehen.
Urduri hasi zen berriztar gaztea, normala den moduan. Galduta bezala agertu zen lehenengo minutuetan eta kokatzea nahiko kostatu zitzaion baina Pablo Berasaluzeren animoek lasaitzen lagundu zioten. Orduan hasi zen pilotaz gozatzen. Norgehiagoka arina izan bazen ere (41 minutu), Zabalak bere dohainak erakusteko abagunea izan zuen. Hasiera-hasieratik markagailuan aurretik egon ziren berriztar biak eta bukaera aldera zazpi tanto jarraian egin zituzten 22ra heldu arte. Zabala orduantxe zegoen beroen baina ez zuen partiduaz gehiago gozatzeko aukerarik izan, jarraian amaitu baitze. Ohartu zenerako, bere lagunen sorbalda gainean zegoen, irabazitako norgehiagoka txalo artean ospatzen. Emozio handiko uneak bizi izan ziren pilotalekuan eta bertaratu zen jende andanak gogoz txalotu zuen gaztea.
Zabalak nahi adina gozatu ez bazuen ere, Pablo Berasaluzek partidu bikaina egin zuen. Oraindik maila onean dabilela erakutsi zuen aurrelari berriztarrak eta horren isla izan ziren sakez egin zituen bost tantoak. Agirreri ez zion arnasa hartzen ere utzi. Azkar mugitu zen, eta gauzak benetan zail jarri zizkien aurkariei. Agirrek eta Izak beren aldetik, ez zuten aurpegi onegia erakutsi eta etsita bukatu zuten lehia.
Berriztarren gaua izan zen beraz joan den ostiralekoa. Zabalak ez zuen bere debutean nahi bezala gozatzeko parada izan baina pozik agertu zen norgehiagoka irabazi zuelako. Asegarceko pilotaria urduri egon bazen ere, joko ona egiten badakiela erakutsi zuen eta profesionaletan egoteko maila baduela ere argi geratu zen. Hiru urterako kontratua sinatu berri du berriztar gazteak Asegarcerekin eta beraz, hemendik aurrera Euskal Herri osoko frontoietan ikusi ahal izango dugu pilotari onenen aurka lehian. Ia hurrengoan ere garaipena eskuratzen duen
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!