Arteari buruzko zikloa

Anboto 2008ko mar. 27a, 13:32

Apasionarte zikloaren barneko, erakusketa, antzerki emanaldi eta hitzaldia.

Apasionarte zikloa da martxoaren bukaerako eta apirilaren hasierako egunetan erlijioaren bestelako ikuspegi bat eskainiko duena Elorrion. Hain zuzen ere, dagoeneko –martxaoren 26tik– ikusgai dago Iturri kultur etxeko erakusketa gelan, Elorrioko altxorra erlijioan izeneko esposizioa.
Honetan, objektu erlijiosoen bitartez, herriko historia eta ondarea izango dute bisitariek ikusgai.

Ziklo horren barruan, Pasión antzezlana esakainiko du Teatro Corsariok, martxoaren 28an San Agustineko elizan 22:00etan hasita. Apirilean, Rocio Fernandez Amezua eta Maria Urrutikoetxea zaharberritzaileek berbaldia eskainiko dute Iturri kultur etxeko areto nagusian, Las huellas de la historia gaitzat ipini duten hitzaldian. Apirilaren 4an, 19:30ean izango da ondarea berreskuratzea lanbide duten bi emakumeen hitzaldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!