Herriko argazkilarien erakusketa

Anboto 2008ko mar. 6a, 13:55

Otsail amaieratik dago ikusgai eta domeka honetararte izango da zabalik Elorrioko Argazki Taldeak antolatutako argazki erakusketa

Otsail amaieratik dago ikusgai eta domeka honetararte izango da zabalik Elorrioko Argazki Taldeak antolatutako argazki erakusketa: martxoaren 9rarte izango da erakusketara gerturatzeko aukera. Erakusketara, eta argazkietan ikusten diren paisaietara ere bai. Izan ere, hurbil edo urrunago, baina paisaiak, pertsonak eta momentuak dira Elorrioko argazkilariek gorde eta herritarrei erakusteko aukeratu dituztenak. Bidaietan ateratako argazkiak -La Habanakoak, esaterako- edo inguruko lekuren batean argazkia ateratzera bideratu dituen uneak –ilunabar bat, adibidez– bildu dituzte erakusketarako.

Azken aldian apur bat alboratuta izan dituztela erakusketak esan digute Elorrioko Argazki Taldekoek –Iturri kultur etxeko gora-beherekin–, baina berriro ekin diote argazkiak bildu eta gainerako herritarrei erakusteari. Caja Laboraleko erakusketa aretoan izango dira argazkiak domekararte. Horrela, Argazkilari elkartean batzen diren 27 lagunetariko 20ren argazkiak ikusteko aukera izango du hurreratzen denak. Taldekideek gai librean egindako 50 bat argazkiok, Astelehenetik zapatura 18:30etik 20:00etara, eta Domekan 12:00etatik14:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!