Gazteei zuzenduriko tailerra Iturrin

Anboto 2007ko abe. 14a, 11:33

Antzerkira gerturatzeko gogoa duten 15 eta 18 urte bitarteko gazteek, abenduaren 17ra arteko epea izango dute izena emateko

Abenduaren 19, 20 eta 21ean, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara bitartean egingo dute antzerki tailerra Elorrioko Iturri kultur txean. Eta antzerkira gerturatzeko gogoa duten 15 eta 18 urte bitarteko gazteek, abenduaren 17ra arteko epea izango dute izena emateko. Jokoaren bitartez, entzumena, taldea, erritmoa, emozioa eta irudimena landuko dituzte, Labana taldearen eskutik jasoko duten tailerrean. Erritmora hurreratuko dira lehenengo eta behin, eta arreta lantzeko eta lotsa galtzeko jokoak egingo dituzte gero. Norbere gorputza eta ahotsa ezagutu eta landuko dituzte tailerrean. Antzerki tailerrean, gainera, sormena eta literatura landuko dituzte. Istorioak sortu, antzeztu eta zuzenduko dituzte besteak beste gazteek, euren bizimoduan baliagarri gertatuko zaizkien gaitasunak garatzen laguntzeko asmotan antolatutako ekimenaren bidez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!