Ion Landaburuk Baque txapelketako finala jokatuko dau

Anboto 2007ko abe. 6a, 11:47

Ion Landaburu elorriar gaztea Baque pilota txapelketaren finalera pasatu da.

Hamazortzi urte ditu eta finalean. Gaztea da baina lan bikaina egiten ari da Baque pilota txapelketan eta merezitako saria jaso barri dau. Finala jokatuko dau zapatuan Iurretako frontoian. Pilotari gazteak gatx ikusten dau irabaztea baina gogor egingo dau lan ahalik eta hoberen jokatzeko. Txiki-txikitatik ibili da esku-pilotan eta hemendik aurrera be lan andia eginda kirol honetan jarraitzea espero dau.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!