Datozen hitzorduak

Anboto 2007ko uzt. 24a, 10:18
Uztaila bukatu artean 'New York Ska Jazz Ensemble', eta 'Juan Manuel Cañizares' kitarra jolea izango dira. Gertuen daukagun urrengoko hitzordua berriz, 'Elkano Browing Cream' da.

Uztailaren azkenengo egunetara gerturatzen ari garen honetan, Musikaire jaialdiko azkenengo hitzorduak izango dira Elorrion. Uztaila bukatu artean New York Ska Jazz Ensemble, eta Juan Manuel Cañizares kitarra jolea izango dira. Gertuen daukagun urrengoko hitzordua berriz, Elkano Browing Cream izango da, bariku honetan.




Mikel Azpirozek lideratu eta koordinatzen duen proiektua da Elkano Browing Cream taldearena. Zehatzago esateko, Euskal Herria, AEB eta Frantziako musikarien elkarlanaren ondorioa da musikari hauek oholtzaren gainean egiten dutena. Mikel Azpiroz teklatu eta sintetizadorea, Matt Harding kitarra eta ahotsa, eta Franck Mantegari bateria eta perkusioa. Uztailaren 27an 22:30tan, San Josen izango da kontzertua.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!