Ara Malikian biolin-jolearekin berbaldia

Anboto 2007ko uzt. 5a, 12:19

Parisen, Madrilerako hegazkina hartzekotan harrapatu dugu Libanon jaio eta sustrai armeniarrak dituen Ara Malikian biolin-jolea. Madriletik, zapatuan, Elorriora etorriko da.

Parisen, Madrilerako hegazkina hartzekotan harrapatu dugu Libanon jaio eta sustrai armeniarrak dituen Ara Malikian biolin-jolea. Madriletik, zapatuan, Elorriora etorriko da.

Biolin-irakasle lana utzi egin behar izan du, denetarako astirik ez daukala-eta. Gurekin berba egiteko bai, hartu du tartea.

Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da Elorriora ekarriko duzuena, ezta hala?

Musika eta antzerkiaren arteko lana da bai. Musika klasikoko kontzertu bat da. Gauza eta egoera barregarri asko gertatzen dira bertan. Egoera oso barregarriak sortzen dira ikuskizunean.

Lau musikari handi oholtza gainean jendeari barre eragiten?

Bai, hiru biolin eta txelo bat izango dira oholtza gainean. Espainiarrak dira musikarietako bi, eta frantziarra hirugarrena.

Zer umore mota egiten duzue ‘Pagagnini’ ikuskizunean?

Zelanbaiteko burla egiten diogu musikari klasikoek erakusten duten handitasun eta seriotasunari. Gu guztiok musikari klasikoak gara formazioz, baina seriotasun horretaz egiten dugu barre. Oso serio agertzen gara, baina aldi berean barregarri geratzen gara handiuste horregatik.

Hori egiteko, baina, zuek bezalako teknika eta instrumentuaren ezagutza ere beharrezkoa izango da, ezta?

Bai, ni ez naiz nire bizitza guztian jendeari barre eragiten jardun, duela bi urte izan genuen ikuskizun honetarako ideia. Horixe da gure hasierako helburua: kalitatezko musika eskaintzea. Musika eder askoa eskainiko dugu kontzertuan beste ezeren gainetik. Lehenengo baldintza musikalki maila altua mantentzea izan da ikuskizun honetan ere. Emozioaren aldetik, umorea eta barrea eragiten ditugu ikuslearengan.

Zer obra joko dituzue Elorrion?

Sarasate, Mozart, Boccerini, eta Paganini beste batzuen artean… Gure garaiko konpositore handienen musikak joko ditugu bihar Elorrion.

Sarasate aipatu duzu, asko miresten duzu?

Bai, niretzako Sarasate idolo handia da. Ni hemen banago, Iruñeko Sarasate lehiaketari eskerrak da-eta. Sarasate asko maitatzen dugu taldekideok.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!