Asstrio Elorrion

Anboto 2007ko mai. 3a, 13:10

Asstrio musika taldearen kontzertua izango da maiatzaren 4an Erriolako Ateneoan.

Asstrio musika taldearen kontzertua izango da maiatzaren 4an Erriolako Ateneoan.

Bartzelonako gazte talde batek osatzen du Asstrio, eta aukera paregabea da eskualdean, jazz musika entzutea gogoko duenarentzat.

Jazz musikak berezko duen inprobisazioari funk ukituak gehitzen dizkiete, gaur gaueko 22:30etatik aurrera, Ateneoan emango duten zuzenekoan erakutsiko dutenez. Euren konposizioak ez ezik, klasikoagoen berriskupenak ere egiten dituzte Asstrio-koek, eta, esate baterako, The Beatles, Stevie Wonder edo Duke Ellingtonen kantak euren erara ematen dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!