Emakumeak izarapean

Anboto 2007ko api. 26a, 13:58

Sexuari buruz mintzatzen den antzezlana da apirilaren 27an gaueko 22:30etan Elorrioko Arriolan aukeran izango duguna.

Sexuari buruz mintzatzen den antzezlana da apirilaren 27an gaueko 22:30etan Elorrioko Arriolan aukeran izango duguna.

Martxoan Durangoko San Agustinen lan hau gozatu ez zutenentzako bigarren aukera da Tanttakak eskaintzen duena. Emakumeen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia da Emakumeak izarapean. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu berbagai. Arriolako oholtza gainean bost emakume izango dira; bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzten antzezleak izango dira desira horiek ahotan erabiliko dituztenak, beraz. Gizonezko bat ere izango da emakumeen artean, hainbat paper jokatuko dituena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!