Denboraldi aparta osatuta, taldea handitzea du helburu Elorriok

Anboto 2007ko api. 20a, 12:22

Denboraldi bikaina osatu du Elorrio Rugby Taldeak. Lehenengo, azken faserako sailkatzea lortu zuen, inork gutxik espero zuenean. Ondoren, lau indartsuenen arteko lehian, igoeratik puntu bakarrera geratu da. Hori guztia, oso talde murritzarekin. Hain zuzen ere, datorren urteari begira, taldea handitzea dute helburu. Aurten 19 fitxarekin ibili dira, eta “denboraldiari lasai eta bermeekin ekiteko 23 edo 25 behar ditugu”, zehaztu du Dani Palacios taldeko jokalariak.

Ligaren balantze positiboa egin digu Palaciosek: “Jende gutxik uste zuen lortu duguna lortukoArgazkia: Iban Gorriti genuenik: azken fasera sailkatzea eta han sei partidatik lau irabazita, igoeratik puntu bakarrera geratzea. Beraz, oso pozik gaude”. Igoera lortzeko beharrezko puntuak batuta ere, Elorrio maila berean geratuko zen, Federazioak ezarritako eskakizun guztiak ez dituelako betetzen. Hala ere, fasea hasi aurretik, Palacios berak argi esan zuen ahal zuten guztia egingo zutela. Eta bai egin ere! Orain, Getxo, elorriarren multzoko burua, Zarautz, Rugby Rioja eta Seminario de Tarazona taldeek elkarren aurka jokatuko dute. Punturik gehien batzen duena Liga Nazonalera igoko da.

Bitartean, Elorriok badu beste zereginik. Eta ez gara ekainean eta uztailean jokatuko dituzten torneoei buruz ari (zazpi jokalarikoak). Aurten jokalariz oso justu ibili dira, eta partida bat baino gehiago galdu dute horregatik. Zarautzen kontra, esaterako, lau jokalari gutxiagorekin amaitu zuten partida, eta alde handiarekin galdu zuten. Egoera berean lehiatu izan balira, beharbada elorriarrek gipuzkoarren aurretik bukatuko zuten azkenengo fasea.

Jokalari berriak

Horregatik, datorren denboraldiari begira, taldea handitzen saiatuko dira: “Taldea utzita duten batzuek bueltatzeko asmoa jakinarazi digute. Beste jokalari gazte batzuk ere entrenatzen ari dira, eta baliteke taldera batzea. Dena dela, benetan zer gertatuko den irailean jakingo dugu. Tartean uda dago, denbora asko falta da, eta iritziak aldatu egin ohi dira”.

Azken fasean Elorriok etxeko partida guztiak irabazi ditu. Joan zen astean, faseko azken partidan, Getxo menperatu egin zuten (34-25). Lehenengo zatian lau entsegu lortu zituzten. Bigarrenean, getxoztarrak hurreratu egin zitzaizkien epaileen duda-mudako erabakiekin. Hala ere, irabaztea lortu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!