Derbi uste baino zailagoa du Elorriok Berrizen

Anboto 2007ko mar. 8a, 11:42
Sailkapenari kasu eginez gero, Elorriok aise atera beharko luke domekan Berrizen aurka jokatuko duen derbia. Sailkapenak, ordea, ez ditu taldeek denboraldian zehar izaten dituzten bolada onak eta txarrak islatzen, eta berriztarrak joko eta emaitza bolada onean dabiltza. Horregatik, Elorriok uste baino lehia zailagoa du domekan, Berrizburun.
Sailkapenari kasu eginez gero, Elorriok aise atera beharko luke  domekan Berrizen aurka jokatuko duen derbia. Sailkapenak, ordea, ez ditu taldeek denboraldian zehar izaten dituzten bolada onak eta txarrak islatzen, eta berriztarrak joko eta emaitza bolada onean dabiltza. Horregatik, Elorriok uste baino lehia zailagoa du domekan, Berrizburun.

2007a hasi zenetik hona jokatutako zazpi partidetatik bakarra galdu du Berrizek; BermeorenArgazkia: Iban Gorriti aurka (4-0). Beste guztietan, gutxienez, puntu bat urratu du. Gainera, aurten orain arte jokatutako derbietan ez du partidarik galdu. Urtea Iurretako liderraren aurka hasi zuen, kanpoan, eta husna berdinduta, puntu baliotsua gehitu zuen. Ondoren, Durangoko Ezkurdi izan zuten arerio: berriro kanpoan, eta hiru puntuak batu zituzten (2-3). Gainerako partidetan ere emaitza positiboak atera ditu: Lezamaren, Iraultzaren eta Amorebietaren aurka berdindu, eta Busturiaren eta Zorrontzakoren aurka irabazi egin dute.

Beste datu argigarri bat ere erakusten dute emaitzek: multzoko oilarren aurka (Iurretako eta Iraultza) ez du galdu aurten.

Nolanahi ere, Elorriok lehen bien lorratza galdu nahi ez badu, irabazi beharra dauka. Iurretako lider dago eta lau puntuko alde aateratzen dio, baina asteburuan atseden hartuko du. Joan zen asteburuan, bien arteko derbian, berdindu egin zuten eta elorriarrek ezin izan zioten alderik jan. Beraz, domekan bigarren aukera izango dute. Iraultzak Sondika Bren bisita jasoko du, eta litekeena da irabazi eta lider jartzea.

Bestalde, Ezkurdik eta Extremeñok beheko postuetan jarraitzen dute. Joan zen asteburuan biek ongi jokatu zuten arren, galdu egin zuten. Asteburuan konpromiso zailak dituzte Zamudio eta Busturiaren aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!