Igoera fase parekatua hasiko du Elorriok bihar

Anboto 2007ko mar. 2a, 13:31

Elorrio Rugby Taldeak igoera faseko lehenengo partida jokatuko du bihar, 16:00etan, Zarautzen kontra. Multzoko laukotea Kakarraldok eta Getxo Bk osatzen dute. Guztietatik Getxo da indartsuena, baina lehen taldeak jokalariak kentzen badizkio, denak paretsu ibiliko dira.

Elorrio Rugby Taldeak igoera faseko lehenengo partida jokatuko du bihar, 16:00etan, Zarautzen kontra. Multzoko laukotea Kakarraldok eta Getxo Bk osatzen dute. Guztietatik Getxo da indartsuena, baina lehen taldeak jokalariak kentzen badizkio, denak paretsu ibiliko dira.

Asteburuko partida “berdindua eta polita” izango dela aurreikusten du Dani Palacios Elorrioko jokalariak: “Azken aldian Zarautzen aurkako partidak halakoxeak dira. Horrez gainera, bi taldeen artean oso giro ona dago”.

Kakarraldo multzokide izan dutenez, aurtengo denboraldian jada birritan izan dituzte aurrez aurre. Batean irabazi eta bestean galdu egin zuten.

Azkenik, Getxoren ahala lehen taldeak baldintzatuko du. Jokalariak kentzen badizkio, taldearen mailak behera egingo du, eta bestela, irabazteko faborito nagusia izango da.

Argazkia: Iban GorritiElorriori erasan diezaiokeen beste alderdi bat atsedenik eza da. Sei partidak zazpi asteburutan jokatuko dituzte. Aste Santuan bakarrik utziko diote jokatzeari: “Talde motza dugu, eta inor lesionatuz gero, egutegi estuak ez du errekuperaziorako tarterik uzten”. Alderdi baikorra ikustearren, lehen fasean ere arazo bera izan zuten, eta hamar partidatik zortzi irabazi zituzten.

Igotzeko nahirik ez

Elorrio, lehenengo geratuta ere, ez da mailaz igoko. Batetik, ez dituzte horretarako lege-baldintza guztiak betetzen (jubenil edo kadete mailako taldea izatea). Bestetik, eskabide guztiak beteta ere,“ez dugu uste gorako liga orain gaudena baino interesgarriagoa denik guretzako”. Exijentzia maila (ekonomikoa, joakalarien inplikazioa…) asko handituko litzateke. Hortaz, helburu bakarra, “dugun dena ematea eta ahal bezain partida gehien irabaztea da, giro ona mantenduz”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!